Edukira joan

Nafar kasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafar kasta
Behi arraza
EspezieaBos taurus
Jatorria Nafarroa

Nafar kastako azienda, Nafarroa Garaian aurkitu daitekeen bertako Bos taurus arraza bat da. Abelgorri mota hau, zezenketarako zein haragitarako erabiltzen da. Behi suharrak dira, eta zantzu guztien arabera arrazak, gainontzeko Pirinioen inguruko beste abelgorrien antzera, betizuetan dauka jatorria. Aldi berean beraien lehendabiziko arbasoak Bos brachyceros eta uro bera izan ziren.

Nafar kastako azienda bereziki Nafarroako hegoaldean aurki daiteke, baina baita Lizarraldean ere.

Arrazaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebro ibar aldeko abeltzainek betizuak erabili omen zituzten Nafar kastako behi suharrak sortzeko. Behi mota honen aurreneko berriak Nafarroako Erriberan XIV. mendekoak dira. Haren ondorioz zezenketarako nafar zezenek ez zuten zer ikusi handirik zezenketarako erabiltzen diren beste arrazekin[1]. Nafar kastako zezenek eta behi suharrek ospe handia eskuratu zuten zezenketan XVIII. eta XIX. mendetan, baina aurreneko aipamenak XIV. mendekoak dira. Abere mota hauen zezen famatuenak Karrikiri ospetsuak izan omen ziren[2].

Ezagutzen den arrazaren aurreneko hazlearen izena Tuterako Joan Gris zan zen. Agiri zaharretan agertzen da nola 1338. urtean zezenak saldu zizkiola Iruñeako hiriari.

Nafarroako zezentxoak Ebro ibarraren inguruan zabaltzen ziren gehien bat. Abere txiki eta bizkorrak ziren eta gaztain-kolorekoa, gorri-beltza, mertxika-kolorekoa edo gorri bizia zuten azalera.

XIX. mendeko amaiera arte, orduan hasi baitziren heltzen kanpotik beste behi arrazak, Nafarroan zeuden abelgorri guztiak "Behi gorriak" ziren, nafar-aragoieraz Vacas royas deitzen zituzten.

Arrazaren hedapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza bereziki Nafarroaren hego-ekialdean hedatzen da, hau izanik bere jatorrizko gunea. Arguedas, Kaparroso, Buñuel, Santakara, Corella eta abar. Egun mendebaldeko zenbait gunetara heldu da; Lizarra eta Funesen kasu. Hala ere Euskal Herriko beste zenbait herrialdetan zein Errioxan, Aragoian eta baita Valentzian ere aurkitu daiteke arraza.

Nafar kastako behi suharrak Itziarren

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "Euskal Herriko betizuak. Europako azken basa-behiak", Saturnino Napal Lekunberri y Alberto Pérez de Muniain Ortigosa, Argitaletxea Bizkaiko aldundia, 2006. ISBN 84-7752-409-2
  2. (Gaztelaniaz) Asociacion Cultural la cabaña brava. Betizuen eta Nafar kastaren arteko harremana.
  • Behigorri, behiak euskal mitologian sakontzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]